PAUSOKA Elkarteak haurra ebaluatzeko eta banaka jarduteko plana proposatzeko zerbitzua eskaintzen die hala eskatzen duten familia guztiei.
Zerbitzu honek fase hauek ditu:
- Anamnesis gurasoekin
- Diziplina anitzeko ebaluazio indibidualizatua, Pausoka Elkartearen diziplinetako profesional bakoitzak egina.
- Pausoka osatzen duten 12 profesional terapeutak koordinatuta partekatzea, ahalik eta tratamendu onena proposatzeko
- Azken txostenaren itzulketa, haurrarentzako aholku, jarduera eta terapien proposamenarekin.
Behin familiak txostena jasotzen duenean, tratamendu egokia jasotzen has daiteke Pausoka Elkartean.
PAUSOKA da haurra bere osotasunean ebaluatzen duen errehabilitazio-zentro bakarra. Pausokako espezialistek haurrari buruz jasotzen duten edozein informazio beren esperientziarekin kontrastatu dutela bermatzeko modu bat da.