PAUSOKAk bi zentro ditu terapiak emateko, bat Hernanin eta bestea Urnietan.

Hasiera batean bi gelarekin hasi ginen, bata fisioterapiakoa eta bestea terapia okupazionalekoa. Erabiltzaile kopuruak gora egin duenez, 2014an Hernaniko Udalari lokal berean dauden espazio gehiagoren erabilera eskatu genion, eta 2015ean, berriz, obra txiki bat egin genuen, lanerako espazioak handitu ahal izateko. Horrek bi terapia gela gehiago sortzeko aukera eman zigun. Eskariaren gorakada ikusita, 2016aren amaieran bigarren errehabilitazio-zentroa jarri zen martxan Urnietan.

  • HERNANIKO ZENTROA
  • Etxeberri Auzoa 9 20120 Hernani
  • Tel: 943 33 74 36
  • URNIETAKO ZENTROA
  • Idiazabal Kalea 13 20130 Urnieta
  • Tel: 943 53 47 02

Gaur egun, bi zentroek terapia mota bera eskaintzen dute eta Fisioterapia funtzionaleko, Fisioterapia estrukturaleko (osteopatia), Logopediako, Terapia Okupazionaleko, Psikologiako, Psikomotrizitateko eta Neuropsikologiako gelak dituzte. Bi zentroen artean 13 terapia-gela daude.

Horrez gain, Hernaniko udalarekin eta kiroldegiarekin lortutako akordioari esker, igerilekuko ur-terapia ere ematen da, fisioterapiaren eta terapia okupazionalaren osagarri gisa.