PAUSOKA Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta behar bereziak dituzten seme-alaben gurasoek osatzen dute. Egungo osasun-ereduek, hezkuntzak eta gizarte-zerbitzuek ez dituzte gure beharrak asetzen eta, horregatik, errehabilitazio-zentro integral bat irekitzeko elkartzea eta borrokatzea erabaki genuen. Gure erronka behar bereziak dituzten haurrentzat kalitatezko errehabilitazio terapia eskaintzea da; haur bakar bat ere ez dadila tratamendurik gabe geratu baliabide faltagatik. Terapiak emateaz gain, gurasoentzako eta familientzako laguntza sare bat sortu genuen.
PAUSOKA Elkarteak 12 familia sortu zuten 2012an, seme-alabei errehabilitazio-terapiak emateko. Tratamenduak etxez etxe egiten hasi ginen, geroago Hernaniko zentroa ireki genuen eta gaur egun eraldaketa eta indartze prozesu batean aurkitzen gara. Dagoeneko 90 familia gara eta bi zentro kudeatzen ditugu, bat Hernanin eta bestea Urnietan.
Zentroetan terapia mota desberdinak jasotzen dira, baina guztiak zuzenduta eta koordinatuta, haurrek kalitatezko errehabilitazioa jaso dezaten, eta errehabilitazio horretara egokituta. Diziplina anitzeko talde bat dugu: fisioterapeutak, logopedak, terapeuta okupazionalak, pedagogoa eta psikologoa. Denek laguntzen dute haur bakoitzaren behar bereziei ahalik eta erantzun onena emateko. Helburua beti izango da gure seme-alaben bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.