Pausoka Elkartean gure ingurua ere hezitzen dugu.
Arreta integrala hobetzeko ikastaroak eman eta antolatzen ditugu. Horrela, ikastaroak eskaintzen dizkiegu honako hauei:
- Haurrentzako arretako terapeuta profesionalak
- Hezitzaileak
- Premia bereziak dituzten haurren senideak
- Kirol-jardueretako monitoreak
Hona hemen azken urtean eman ditugun ikastaroetako batzuk:
- Transferentzia-ikastaroa (Mugikortasun murriztua duten haurrak nola lekualdatu eta mugitu ikastea) – Familiei zuzendua
- Hasierako dolua kudeatzeko ikastaroa (nola kudeatu emozioak familian, seme-alaba baten premia berezien albistearen aurrean) – Familiei zuzendua
- Arnas fisioterapia ikastaroa – Profesionalentzat
- Behar bereziak dituzten haurrak kudeatzeko ikastaroa orotariko kirol-jardueretan (behar berezirik ez duten haurrekin integratzeko jokabide-alderdiak maneiatzeko moduari buruzkoa) – Profesionalentzat, hezitzaileentzat eta monitoreentzat.
Bestalde, beste hizlari eta aditu batzuek emandako ikastaroak antolatzen eta sustatzen lagundu dugu.