Pausokan ez dugu soilik behar bereziak dituzten haurren bizi-kalitatea hobetu nahi, familiek kasu horietan pairatzen duten egoera gehiago eta hobeto ezagutzea ere nahi dugu. Gure ustez, inklusio bat lortzeko lehen urratsa ezagutzea da. Horretarako, behar bereziak dituzten haurren eta haien familien errealitatea ezagutarazteko hainbat jarduera mota antolatzen ditugu.

Kontua ez da egunerokotasunean aurrean ditugun oztopoak bistaratzea, baizik eta gure ingurua gure egoeraz sentsibilizatzea, ditugun beharrak azalduz. Gure bizitzak gizartean integratzea eta normalizatzea bilatzen dugu. Mundu justuago baten alde lan egiten dugu, denok aukera berdinak izango ditugunaren alde.

Horretarako, hainbat jarduera egiten ditugu urtean zehar, hala nola:

  • Elkartasunezko ekitaldietan parte hartzea
  • Gure lana informazio-hitzaldietan zabaltzea
  • Lankidetza ikastolekin eta ikastetxeekin, proiektuan, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleekin
  • PAUSOKA Eguna bi urtez behin ospatzea
  • Komunikazio zuzena komunikabideetako elkarrizketetan
  • Sare sozialetan mezuak igortzea