Guraso talde baten lanari esker sortu zen PAUSOKA, seme-alabei eskaintzen zitzaizkien tratamenduek haien beharrak betetzen ez zituztela uste baitzuten. Eta lan handia zegoela egiteko seme-alaben bizi-kalitatea hobetzeko.
Familien arteko laguntza funtsezkoa da Pausokarentzat. Denok pasatu gara gure semeak edo alabak behar bereziren bat duela dioen albistea jasotzearen esperientziatik. Denok ikusi dugu gure burua "basamortu" batean bueltaka, eta beti ez ditugu aurkitzen behar ditugun erantzunak. Pausokara iristen den familia berri bakoitza nola sentitzen den jakin ez arren, gutxienez 100 esperientzia baino gehiago ditugu partekatzeko.
Hasierako familia taldea hazten joan da urteen poderioz, eta gaur egun 100 familia baino gehiago gara. Guztiok gara boluntarioak, eta lantaldeetan antolatzen gara, gure helburuetarako garrantzitsutzat jotzen ditugun proiektuak aurrera eraman ahal izateko.
Zuzendaritza batzordea %100ean Pausokako guraso boluntario batzuk osatzen dute, eta hauek egunerokoan kudeatzen dituzte batzarretan markatzen zaizkigun helburu estrategikoak.
Pausokaren beste helburuetako bat da gure proiektua ahalik eta familia gehienei zabaltzea, familiei ongizatea eta haurrei errehabilitazio ekonomikoa eta kalitatezkoa eman ahal izateko. Alde horretatik, sare sozialen artean (Facebook, Twitter eta Instagram) zabaltzeko ekimena abiarazi dugu, eta, era berean, hobetzen joateko asmoz, webgunea eguneratzen ari gara, informazio interesgarria erakusteko orduan puntu ikusgarriagoa, erakargarriagoa eta batez ere praktikoa emanez.