Pausoka Elkartearen zentroetan ematen diren psikologia-terapiak, haurren eta gazteen psikologia klinikotik jorratzeaz gain, neuropsikologiaren arlotik baloratzea eta tratatzea ere planteatzen da, neurogarapenarekin duen harreman handiagatik.
Neuropsikologia nerbio-sistemaren funtzionamenduak jokabidean dituen ondorioak aztertzen dituen neurozientzia da, hainbat diziplinen ezagutza integratuz, garatzen ari den garunaren testuinguru dinamikoaren barruan. Ezagutza horrek garapeneko eta ikaskuntzako hainbat nahasmendu ulertzeko eta tratatzeko aukera ematen du.
Psikologoak diziplina anitzeko taldean dituen funtzioak honako hauek dira:
- Detekzioa: gurasoei elkarrizketak eginez eta probak aplikatuz (psikometrikoak eta/edo proiektuzkoak), jokabidearen eta garapenaren nahasmenduak identifika daitezke, haur bakoitzaren hezkuntza-premiak zein diren hautemanez.
- Prebentzioa: gurasoek eta hezitzaileek garapen integrala eta eskola-errendimendua optimizatzeko egiten duten lanarekin lotuta dago prebentzio-ekintzak hartzea.
- Familia-aholkularitza eta eskola-aholkularitza: terapian landutakoa senideekin, pareekin eta hezitzaileekin egunerokoan orokortzea lortu nahi da jarraibideen bidez.
- Diziplinarteko taldeari laguntzea: estrategien bidez terapeuta-taldeari laguntza ematen zaio, haien saioetan egokitze gutxiko jokabideak gertatzen direnean eta saioaren helburuak lortzea ahalbidetzen ez dutenean.