Pasa den urtarrilaren 27an Pasaiako behar bereziak dituzten haurren aldeko elkartasun festa egin zuten.
Ekitaldia herriko familia talde batek sustatu zuen, osasun arazo ezberdinak dituzten baina izendatzaile komun bat duten seme-alabak dituztenak: euren bizi kalitatea hobetzeko lan egiteko gogoa eta herriko familia hauen errealitatea ikusarazteko gogoa. Bildutako dirua familia horiek parte hartzen duten elkarteentzat izango da: Duchenne Parent Project España elkartea, Deleción 1p36 elkarte kaltetua eta Pausoka Elkartea.
Antolakuntzan inguruko enpresa eta gizarte eragile askok lagundu dute. Ekitaldian tailerrak, antzezlanak, ipuin kontalariak … izan dira, aniztasun funtzionala duten haurrei egokitutakoak eta zeinu-mintzairara itzulitakoak.