Abuztuko azken asteburuan Portuko jaiak (Hernani) izan ziren eta bertakoek, haurrek nahiz helduek,  primeran pasa zuten. Egitarauaren barruan, Pausoka Elkarteari laguntza egiteko asmoz, 415€ bildu zuten auzokoek. Jasotako diruarekin Pausoka Elkartearen egitekoa lagunduko dute, izan ere, behar bereziak dituzten seme-alaben gurasoek osatutako elkarte hau terapiak emateaz gain, gurasoentzako eta familientzako laguntza sarea ere bada.

Mila esker, bihotz-bihotzez, Pausokaren alde egiteagatik!