Ez dago era zabalean adostuta dagoen definiziorik, baina normalki, arrarotzat hartzen diren gaixotasunak genetikoki heredatzen dira edo genetikan gertatzen diren aldaketen erruz agertzen dira. Gainera, gaixotasun arraro gehienek ez dute botika edo sendabiderik.
 
Pausoka Elkarteak lanean jarraitzen du munduari begiratzeko beste era bat duten familia eta haur guztien alde.
 
Gaixotasun Arraroen Eguna ospatzeko modurik onena, Hoy por Hoy San Sebastian-en Eva Monenterekin izandako solasaldian parte hartzea izan da. Bertan, Pausokako familien errealitatea zabaldu dugu. Atsegin handiz partekatu dugu mikrofonoa Ainhoa Mendibururekin @irisbond_official , Gurutz Linazasororekin (VIVEbiotech), Luis Miguel Arasekin (@apoyodravet), Coro Tellechearekin (@sindromephelan) eta Juana Saenzekin (FEDER Euskadi).
 
Solasaldiaren audioa HEMEN entzun daiteke.
 
Egun berezi honetan, Pausokatik terapien garrantzia eta beharra aldarrikatu nahi izan dugu, haur horien bizi-kalitatea hobetzeko. Benetan inklusiboa den mundu baten alde lan egiten jarraituko dugu, non arraroak gaixotasunak diren eta ez pertsonak.