Pasa den hilabetean @larramendiikastola ko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek proiektu bat sortu eta garatu zuten: apirilaren 6an antolatu zuten azoka solidarioa.

Azoka solidario hau, PAUSOKA ELKARTEAREN alde egin zuten eta bertan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, eurek egindako pultserak eta prestatutako gozoak salduz dirua bildu zuten Pausokaren alde.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Aita Larramendiko hezkuntza komunitateari, gure proiektuan laguntzeagatik.

Mila esker Pausokazale izateagatik!! 💚

Aurrekoan UPV/EHU-ko Haur eta Lehen Hezkuntzako graduan Hezkuntza Bereziko Minorra egiten ari diren ikaslekin egongo ginen euren laburmetraiak ikusten. Plazerra izan da zuen lanaren parte izatea eta zuekin batera gure errealitatea plazaratzea. Plazerra da etorkizuneko irakasleak benetako hezkuntza inklusibo baterako bidea jorratzen ari direla ikustea.
 
Eskerrik asko parte hartu duzuen elkarte, ikasle eta irakasleei!
 
Zorionak!!!!!

Ez dago era zabalean adostuta dagoen definiziorik, baina normalki, arrarotzat hartzen diren gaixotasunak genetikoki heredatzen dira edo genetikan gertatzen diren aldaketen erruz agertzen dira. Gainera, gaixotasun arraro gehienek ez dute botika edo sendabiderik.
 
Pausoka Elkarteak lanean jarraitzen du munduari begiratzeko beste era bat duten familia eta haur guztien alde.
 
Gaixotasun Arraroen Eguna ospatzeko modurik onena, Hoy por Hoy San Sebastian-en Eva Monenterekin izandako solasaldian parte hartzea izan da. Bertan, Pausokako familien errealitatea zabaldu dugu. Atsegin handiz partekatu dugu mikrofonoa Ainhoa Mendibururekin @irisbond_official , Gurutz Linazasororekin (VIVEbiotech), Luis Miguel Arasekin (@apoyodravet), Coro Tellechearekin (@sindromephelan) eta Juana Saenzekin (FEDER Euskadi).
 
Solasaldiaren audioa HEMEN entzun daiteke.
 
Egun berezi honetan, Pausokatik terapien garrantzia eta beharra aldarrikatu nahi izan dugu, haur horien bizi-kalitatea hobetzeko. Benetan inklusiboa den mundu baten alde lan egiten jarraituko dugu, non arraroak gaixotasunak diren eta ez pertsonak.